XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kuotak handitzearen zailtasunak (gaurkoz bederen) ikusirik, hau izango litzateke momentu honetan ustiapena hobetzeko bidea.

Hala ere, dagoeneko sortu dira istiluak bakailuntzi eta izotzuntzien artean, hauek ez bait dute onartzen haiek arrain izoztuan sartzea.

Joan zen urtean Bilbo-ko Cintranaval, S. A. enpresak aurkeztu zuen Bizkaia proiektua ere bide beretik zihoan.

Ezaguterazi zuenez, itsasuntziaren ezaugarri nagusienak honako hauek lirateke: - Polibalentzia, hau da, gazi-ganbara eta izotz-ganbara izatea.

- 55 metroko luzera eta 1.360 m3-ko ganbaren bolumena; - Bultzatzaile-potentzia, 2.200 bhp-koa, eta abiadura (1.450 CV-rekin) 13 miliakoa; - Ranperoa.

Ezin dugu lantxo hau bukatu Pasaia-ko bakailuntziteriak 2000. urteari begira azaldu dituen eta aztertzen ari den kezkak aipatu gabe, hauetan laburtzen bait dira birmoldaketaren puntu garrantzitsuenak: - Untzien, arrantza-tresnen eta arrantzaleen teknologia eta prestakuntza.

- Untzien eraldaketa, bi arrantza-mota egin dezaten, hau da izotz-bakailuntzi aldaraziz.

- Nabigazio elementuen eta arrantza detektagailuen egokitzapena.

- Arrantzaren laborazioaren teknologia, merkatuaren arabera. X. S.